Tristantenea, Baztango Arraioz herritik kilometro batera aurkitzen den zahar-berritutako baserri bat da, landa turismora egokituta. Baserri baten esentziaz goza daiteke, animaliak, baratza eta sukaldeko tximini zaharra mantentzen bait ditu.

Etxearen banaketa

Bi bizitza independiente dira, Tristantenea I eta II izenarekin bereizten direnak. Lehenengoa, etxearen lehenengo solairuan dago eta bigarrena berriz, sabaian. Etxe bakoitzak 8 lagunendako edukiera du.

Larraineko ate nagusiak, Tristantenea I-era eramateaz gain, beheko solairuan kokatua dagoen ping-pong mahaia eta umeendako futbolina dituen jolas-gela-ra ere eramango gaitu, Tristantenea I-eko bezeroek izango dute gune hau erabiltzeko aukera. Solairu berean, bi bainugela daude, bakoitza bere dutxarekin.

Tristantenea II-ra iristeko, etxearen albo batean dagoen kanpoko eskailera erabiliko dugu.

Bizitza bakoitzak bere sarrera eduki arren, etxe osoa alokatu ezkero, sarbide bera edukiko lukete eta jolas-gela denendako izango litzateke.

landetxeak baztanen landetxeak baztanen landetxeak baztanen landetxeak baztanen

Etxearen atzealdean lorategia dago, jolasparke, etzaulkiak, igerileku eta barbakoarekin. Inguruko belaietan bizi diren asto, oilo eta ahuntzetara hurbiltzeko aukera ere dago. 

landetxeak baztanen landetxeak baztanen landetxeak baztanen landetxeak baztanen

Baserria, baztango arkitekturaren adibide bat da, harrizko larraina, izkinharriak, egurrezko bigak... Berriki etxeari egin zaion gehikuntzarekin, terraza eder bat eraiki da, harrizkoa hau ere, eta txoko berrira nola etxerantz sarbidea ematen du, terraza honetan, umeentzat etxetxoa eta bertze hainbat joko daude, baita mahai eta aulkiak, egun eguzkitsuez disfrutatu ahal izateko

TXOKOA

Espazio berri bat da, apopilo guztiak elkartzeko gune bat edukitzeko ideiarekin eraiki dena.

Sukaldea beharrezko tresneriarekin, sukalondoa, komuna, 2 mahai eder, sofak, tximinia eta telebista ditu, gainera, leihoetatik inguruneak eskaintzen dituen bista ederrak ikus daitezke.

Etxea zatika alkilatzen den kasuetan, Tristantenea I-eko bezeroek soilik, edukiko dute txokoa erabiltzeko aukera.

Bertze zenbait zerbitzu

  • Aparkalekua, lorategia, tximinia, jolasak, berogailua.
  • Enkarguz, etxeko gaztanbera eskaintzen dugu.
  • Konpainiazko animaliak onartzen dira.
  • Euskaraz solasten gara.
  • Etxearen edukiera osoa, 16 lagunendako da, 3 ohe gehitzeko aukerarekin (Tristantenea I, 8 lagun eta Tristantenea II, 8 lagun). Etxe osoa alokatzean interesa dutenek izango dute lehentasuna.

Hizkuntza

Edukiera

16 lagun + 3 ohe gehigarri

Erreserbak online

Erreserbak online

Harremanetarako

Tristantenea Landa Etxea

31794 Arraioz - Baztan (Nafarroa)

948.581.277 | 638.728.883

trintantenea@hotmail.com

Ezagutu Binahia

18 lagunetik gorako taldeentzat, erosoa, berria eta atsegina, ezagutzea nahi dugu....

Casa Rural Binahia Baztan

Facebook