casas_rurales_baztan01

Ongi etorri Tristanteneara, Baztan, nafar bailaran kokatua, Atlantiar Pirinioen bihotzean. Gure landa etxea, Baztango ohiko baserri bat da, atsegina eta handia, oraindik etxeko tximini zaharra mantentzen duena.

Arraioz herriko erdigunetik 5 minututara, bere kokapenak, paisai eder batetaz gozatzeko aukera ematen du, mendiak, errekak, harizti eta pagadiak. Tristantenea famili zein lagun artean etortzeko toki aparta da.

Oraindik gure etxea ezagutzen ez baduzu, sartu, gonbidatuta zaude!

Txoko berria

Etxeak orain, gune berri bat dauka, txoko haundi bat, etxe osoa alokatzen dutenak elkartu, jan, telebista ikusi... ahal izateko eraiki da.

Txoko honek, sukaldea beharrezko tresneriarekin, sukalondoa, komuna, 2 mahai eder, sofak, lurreko sua eta telebista ditu, honetaz gain, leiho mordo bat ditu, ingurune berdeaz disfrutatu ahal izateko.

Txokora, terrazatik sartzen da.

Zure oporrak baserri batean

casas_rurales_baztan

Tristantenean, baserriaren esentzia mantendu nahi dugu, honetarako etxearen inguruko belaietan bizi diren animaliekin elkarbizitzeko aukera ematen dugu; astoak, ahuntzak eta oiloak.

Hizkuntza

Edukiera

16 lagun + 3 ohe gehigarri

Erreserbak online

Erreserbak online

Harremanetarako

Tristantenea Landa Etxea

31794 Arraioz - Baztan (Nafarroa)

948.581.277 | 638.728.883

trintantenea@hotmail.com

Ezagutu Binahia

18 lagunetik gorako taldeentzat, erosoa, berria eta atsegina, ezagutzea nahi dugu....

Casa Rural Binahia Baztan

Facebook