Tristantenea I, baserriko lehenengo solairua da, etxearen banaketa ondorengo hau delarik:
- Lau logela bikoitz; horietatik 3 ohe bikoitzekoak eta bertzea ohe handikoa (maindire eta eskuoihalak badaude).
- Egongela-jangela; lurreko-sua eta telebistarekin.
- Hiru bainugela; bat, bainuontzi borobilarekin eta beheko solairuan bi, dutxarekin.
- Jolasgela; ping-pong mahaiarekin.
- Txokoa: sukaldea beharrezko tresneriarekin, sukalondoa, komuna, 2 mahai eder, sofak, tximinia eta telebista daude txokoan.
Etxearen zati bat alkilatu ezkero, Tristantenea I-eko bezeroek izango dute jolasgela eta txokoa erabiltzeko aukera.

