XARETA

Mugan aukitzen diren Sara eta Ainhoa lapurtar herriek eta Urdazubi eta Zugarramurdi nafar herriek osatzen dute Xareta.
Sorginen legenda eta misterioak bizirik diraute Zugarramurdiko jendearen artean, gaur egun bisitariei sorginen bilerak eta akelarreak egiteko erabili zituzten kobazuloak erakusten dizkietelarik. Gaiaren arira, Sorgin museoan azaltzen da herriko eta inguruetako historia.
Urdazubin ere, etxe eta jauregi dotoreen herrian, milurteko eta harrigarriak diren Ikaburuko kobazuloak bisita daitezke, baita historian garrantzi handia izan duen monastegia eta herriko errota.
Sarako herriak ere, lezeak ditu, bertaratzeko, Zugarramurdi eta Sara lotzen dituen bidexenda xarmangarria oinez egite gomendatuko dizute bertako herritarrek.
Azkenik, Ainhoa, ikusi gabe utzi ez daiteken herria, karrika luze eta dotorekoa. Bertan ospatzen jarraitzen da Kapera eguna, kontrabando garaian, egun batez, mugak irekitzen ziren, egun berezia eta handia zen, mugaz bertzaldeko senideekin elkartzeko aukera izateaz gain, merkantzia ezberdinak legalki lortu ahal ziren.

BERTIZARANA

Bertiz Bailara eta Bertizarana Nafarroako ipar-mendebaldeko zonalde honen bihotzean dago, baso naturalak, zabalenak gorde dituen Nafarroako kantauriar bailaretako bat.
Bertizko Jaurerria Natur Parkea: Binahiatik 3 minututara dago eta bertan munduko xoko guzietatik ekarritako zuhaitz eta landareak dira ikusgai.

MALERREKA

Doneztebeko haranak eta Basaburuak osatzen dute Malerreka izenenko zonaldea, ibaia eta erreka, hariztegi eta pagadien ugaritasunaz ezagutua.

Doneztebeko Bailarak, Leringo Bailara ere deitua, Doneztebe, Elgorriaga, Ituren, Zubieta, Urrotz, Oitz, Donamaria eta Sunbilla herriak hartzen ditu. Basaburuak berriz, Ezkurra, Eratsun, Saldias eta Beintza-Labaien, historikoki Leringo edo Susoko Basaburua ere deitu izan zaio.
Haran honetan dago Leurtzako urtegia (Urrotz), baina Ituren eta Zubieta herriak, tradizioz betetako ihauteriengatik dira ezagunenak. Honetaz gain, Zubietako Errotak eta Donamariako Dorreak bisita gidatuak eskaitzen dituzte.

BORTZIRIAK

Arantza, Igantzi, Lesaka, Etxalar eta Bera herriek Nafarroako Mendialdeko Bortziriak osatzen dute. Hiri maila historikoa duten bost herri dira. Mugarekiko hurbiltasuna eta XVI. eta XIX. mendeetan lehenengo tailer industrialak, olak izan zirenen agerpenak markatu dute beren izena.
Bortziri eskualdeak, industrializazioarekin batera nekazal eskualdea izateari utzi zion. Nafarroako iparraldeko industriarik gehiena zonalde honetan biltzen da. Mugarekiko hurbiltasuna zela medio, urtetan kontrabandoa zonaldearen ekonomiaren sostengu garrantzitsua izan zen.
Bost herri hauek Bidasoa ibaiaren bi bazterretan kokaturik daude eta bere paisaia, berde kolore indartsukoa, baserriz zipristinduta dago, belardi, iraztegi eta pinu, haritz, pago zein gaztainondoen basoen artean.