Tristantenea, Baztango Arraioz herritik kilometro batera aurkitzen den zahar-berritutako baserri bat da, landa turismora egokituta. Baserri baten esentziaz goza daiteke, animaliak, baratza eta sukaldeko tximini zaharra mantentzen bait ditu.
Baserria, baztango arkitekturaren adibide bat da, harrizko larraina, izkinharriak, egurrezko bigak… Berriki etxeari egin zaion gehikuntzarekin, terraza eder bat eraiki da, harrizkoa hau ere, eta txoko berrira nola etxerantz sarbidea ematen du, terraza honetan, umeentzat hainbat joko daude, baita mahai eta aulkiak, egun eguzkitsuez disfrutatu ahal izateko.
Bizitzak
Bi bizitza independiente dira, Tristantenea I eta II izenarekin bereizten direnak. Tristantenea I-ek 16 + 2 lagunendako tokia du eta etxearen lehenengo solairuan dago. Tristantenea II aldiz etxeko bigarren pisuan dago eta 8 lagunendako tokia du.
Larraineko ate nagusiak, Tristantenea I-era eramateaz gain, beheko solairuan kokatua dagoen ping-pong mahaia eta umeendako futbolina dituen jolas-gela-ra ere eramango gaitu, Tristantenea I-eko bezeroek izango dute gune hau erabiltzeko aukera. Solairu berean, bi bainugela daude, bakoitza bere dutxarekin.
Tristantenea II-ra iristeko, etxearen albo batean dagoen kanpoko eskailera erabiliko dugu.
Bizitza bakoitzak bere sarrera eduki arren, etxe osoa alokatu ezkero, sarbide bera edukiko lukete eta jolas-gela denendako izango litzateke.
Alkilatzeko modua
Etxea osoa alokatzen da (Tristantenea I + Tristantenea II), urtarrila, otsaila eta abuztuko hilabetetan ezik, 2 etxeak bereiz alokatzeko aukera eskaintzen baita. Modu independientean alokatzekotan txokoa erabiltzeko eskubidea Tristantenea I-ek izanen du.
Kanpoaldea
Etxearen atzealdean lorategia dago, jolasparke, etzaulkiak, igerileku eta barbakoarekin.
Landa turismoa
Inguruko belaietan bizi diren asto, oilo eta ahuntzetara hurbiltzeko aukera ere dago.