ARRAIOZ
Arraioz Oronoz-Mugaire eta Irurita artean kokatutako herria dugu, Baztan ibaiak eta 3 aurkuko harrizko zubiak bereizten dituen Urrutia eta Mardea auzoek osatzen dute.
Kanpoaldetik hiru jauregi ikusten ahal dira: Jauregizahar (herria zeharkatzen duen errepidetik bertatik ikusten ahal da, ezkerretara), Bikuña (elizaren ondoan) eta Zubiria (ibaiaren ondoan).
Jauregizaharra, Nafarroako antzinako nobleziaren leinu-etxea. Erdi Aroko dorretxearen itxura dauka. Eraikinak, bao bikoitzak eta angeluzuzenak dituzten harrizko bi gorputzen gainean egurrezko eraikin interesgarria du bistara, ongi kontserbatu dena. Usategi karratua ere badu.
Zubiria jauregia. Nafarroako antzinako nobleziaren leinu-etxea. Erdi Arroko dorretxearen itxura dauka.
Bikuña jauregia. Nafarroako antzinako nobleziaren leinu-etxea. Hiruetatik antzinakoena da.
Arraiozen, elizaren ondoan, gaur egun laxoan jokatzeko dagoen plazarik ederrena dago. Bertan, gaur egunera arte bizirik iraun duen euskal pilotaren modalitaterik antzinakoenaz goza dezakegu.
Herriko eliza Jasokundearen Ama Birjinaren ohoretan eraiki zuten. Eraikin barrokoa da. Barnealdean, erretaula neoklasikoa du, eta hilobi-harlauzak atari arkupetuan. Lorategian elementu bitxiak ikus daitezke: disko-formako hilarriak.
Arraiozen, maiatzean, Erreginak eta saratsak besta ospatzen da. Bortz edo sei neskatila elkartu, eta urteko erregina hautatzen dute. Erregina hautatu berria lore-koroa batez edertzen dute, eta gainerako neskatikoek soinean zetazko banda bana eramaten dute. Horietako batek panderoa jotzen du, eta bertzeek, dirua eskatzeko, koplak abesten dituzte etxe nagusien aitzinean. Ohitura horrek antzezpen-erritual baten eskemari jarraitzen dio. Sarbide-errituaren ezaugarriak zenbait zuhaitz jakin aipatzea, eta itxuraz neskatilak horiekin identifikatzea dira. Zuhaitza lurraren eta, hedaduraz, emakumearen emankortasunarekin lotzen da.
BAZTAN
Pirineoan kokaturik, Baztan harana Nafarroako Udalerririk zabalena da, 847 kilometro karratuko eremua hartzen duelarik.
Baso, belardi, baratze eta loreek estaltzen dute haran hau, kultura eta ohituretan aberatsa, sakonean barneratutako folklorea du, sukaldaritza izugarria eta beren herrietan arkitektura herritarra jauregiekin nahasten da.
Bertan 15 herri dira, hiriburua Elizondo eta antolakuntza administratiboa Batzar Orokorraren esku dago.
Baztango herriak, orohar, baratzez eta belardiz lotutako sakonuneetan eraikiak dira. Honek ehundaka baserriz jositako paisaia sortzen du. Klima kantauriarra da, bai negu zeinen udan gozoa.
- Vistas desde Tristantenea
Informazio gehiago baztanharana.com atarian